Home / Berdintasuna / Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren arbuioa adierazi nahian, bat egiten du Eudelen deklarazioarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa salatze aldera.

Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren arbuioa adierazi nahian, bat egiten du Eudelen deklarazioarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa salatze aldera.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako emakumearen hilketa matxistaren aurrean. EUDELek elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria, era guztietan (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…), emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du Bilboko Udalak deitu duen gaitzesteko elkarretaratzearekin. Elkarretaratze isila bihar, hilak 29, izango da, 12:00etan, Udaletxeko eskaileretan Baita ere antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin bat egiten du.

2022eko abenduaren 28an.

Check Also

PORTUGALETE ANITZA. BIZIKIDETZA ONA ANIZTASUNEAN

Maiatzaren 17aren inguruan, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Portugaleteko Udalak PORTUGALETE ANITZA kanpaina abiarazi zuen, edozein …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *