Home / Berdintasuna / EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANA 2020-2024

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANA 2020-2024

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANA 2020-2024 PORTUGALETEKO UDALA.

Portugaleteko udalak, azken hamarkadetan, hainbat programa eta ekimen garatu ditu emakumeen egoera hobetu eta udalerriko gizon-emakumeen berdintasuna lortzeari begira.

1990eko hamarkadatik hona daude Portugaleteko Udalean gai honetarako formazioa jaso duten langile espezializatuak, baina 2003an onartu zen lehenengo berdintasun plana. Aukera Berdintasunerrako I. Planak 2003tik 2006ra arteko balioa zuen.

Gerora, plan gehiago sotu dira. Plan guztiak Berdintasunerako Batzorde Mistoak bultzatu ditu. Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Udaleko langileak (andrazko eta gizonezko), talde politikoek eta udalerriko erakundeetako eta 2003an sortutako emakumeen mugimenduko ordezkariak.

Urte hauetan hainbat arlo jorratu dira, ikerketak eta kanpainak egin dira, formakuntza eman, sentsibilizaziorako jarduerak eta jardunaldiak prestatu eta abar, dena Berdintasun Planaren baitan.

Era berean, Portugaleteko Udala Berdinsarea Udalerrien Sarean egon da sortu zen momentutik,2006tik. Hartara, Berdintasunerako Udalerrien Sarean eta emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan antolatu diren lan taldeetan parte hartu izan du aktiboki. Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak bultzatutako Emakumeen eta gizonen toki-bizitzako berdintasunerako Europako gutuna sinatu ere egin da.

Behin IV. Plana 2019an bukatuta, eta legegintzaldi berrirako Emakunderen Berdintasun Planaren aktuazioaren eguneratzea kontuan hartuta, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plan hau diseinatu da. Planak honako puntuak hartzen ditu erreferentziatzat: EAEko ildo nagusiak, Portugaleteko emakume eta gizonen beharrak eta IV. Planaren balorazioa eta eragina.

Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Portugaleteko V. Plan honen erreferentzia nagusiak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako EAEko VII. Planeko printzipio eta lan estrategiak dira.

Jarraian, V. Planaren mugarri nabarmenenak arloka sailkatuta:

Gobernu ona

Gobernu ona oso lotuta dago ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloak kudeatzen eta arlo horietan aurrera egiten duen gobernagarritasun-eredu batekin; horretarako, genero-ikuspegia alderdi hauetan txertatzen du: gardentasunean, herritarren parte-hartzean, elkarlan publiko-pribatuko formula berriak aztertzeko eta praktikatzeko beharrean, administrazioen arteko elkarlanean eta politika publikoen ebaluazioaren jardunaren sustapenean, horiek hobetzeko eta helburuak lortzera bideratzeko. Azken batean, berdintasunean oinarritutako eredu batera igarotzean datza, eraginkortasuna, gardentasuna, kontuak ematea eta gizarte zibilaren parte-hartzea baliatuz.

 Emakumeen ahalduntzea

2015ean Nazio Batuetako estatu kideek onartutako Garapen Jasangarrirako Helburuen bidez eta 2030erako Mundu Agenda berriaren bidez, lortu nahi da XXI. mendearen bilakaera aldatzea, bizitzaren eremu guztietan dauden desberdintasunak, pobrezia eta emakumeen aurkako indarkeria ezabatuz. Hala ere, NBE Emakumeak erakundeak esaten duenez, alderdi horietako bat ere ezin da hobetu emakumeak ahaldundu gabe; hau da, ahalduntzea betekizun eta berme bat da emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde munduan egin behar den eraldaketa sozialerako.

 Ekonomiak eta gizartearen antolamendua eraldatzea eskubideak bermatzeko

Nazio Batuen Erakundeak adierazten duenez, ekonomiak eraldatzeko eta eskubide ekonomiko eta sozialak gauzatzeko, beharrezkoa da hiru lehentasunezko eremutan ekitea: hots, emakumeentzako lan duinean, genero-ikuspegia duten gizarte-politiketan eta eskubideetan oinarritutako politika makroekonomikoetan. Politika ekonomiko eta sozialek beren agendetan emakumeen eskubideak jartzen badituzte, horrek giza garapen jasangarriari laguntzen dio, eta horregatik proposatzen da lan-ardatz hau, zeinak NBEk –bide hori posible egiteko– aipatzen dituen lehentasunei heltzen baitie.

Horren haritik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakundearteko Batzordearen 2016ko uztailaren 21eko Erabakiak azaltzen duenez, beharrezkoa da eztabaida publiko bat sustatzea, egungo eredu ekonomikoari buruz eta horrek pertsona guztien eskubideak bermatuko dituen garapen iraunkor batean duen eraginari buruz.

 Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larria da. Gizonek emakumeen aurka emakume izateagatik baliatzen duten indarkeria da, eta hala baliatzen da genero-diskriminazioen ondorioz eta gizarte-eredu ez-pareko eta hierarkiko honetan gizonek emakumeekiko duten boterearen ondorioz, emakumeak mendekotasun-egoeran baitaude haiekiko.

Emakumeen aurkako indarkeriatzat hartzen da generoan oinarritutako indarkeria oro, zeinak berekin dakarren edo ekar dezakeen emakumeek kalte edo oinaze fisikoa, sexuala, psikologikoa eta ekonomikoa jasatea, baita mehatxuak, bortxa eta askatasun-gabetze bidegabeak ere, bizitza publikoan edo pribatuan.

Jarraian, Portugaleteko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana 2020-2024[PDF]

Check Also

PORTUGALETE ANITZA. BIZIKIDETZA ONA ANIZTASUNEAN

Maiatzaren 17aren inguruan, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Portugaleteko Udalak PORTUGALETE ANITZA kanpaina abiarazi zuen, edozein …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *