Home / Violencia machista / Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen hilketa gaitzesteko.

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen hilketa gaitzesteko.

EUDELen gaitzespena Vitoria-Gasteizen gertatutako emakumearen erailketaren aurrean

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Vitoria-Gasteizen izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta   hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Vitoria-Gasteizko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, gaur, maiatzak 29,  12:00etan, udaletxearen aurrean. Era berean, Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

2023ko maiatzak 29an.

EUDELen gaitzespena

 

Check Also

Portugaletek abian jarri du 60 urtetik gorako emakumeen artean indarkeria matxista detektatzeko eta artatzeko programa berritzailea

Portugaleteko Udaleko Berdintasun Sailak sortu eta garatutako “Vidas libres de violencia machista / Indzarkeria matxistarik …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *