Home / Genero-indarkeria / Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta, halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzesteko.

Portugaleteko Udalak arbuio egiten dio indarkeria matxistari eta, halaber, bat egiten du Eudelen adierazpenarekin, Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzesteko.

Adierazpena:

EUDELek gaitzespenik irmoena azaldu nahi du Bilbon izan zen emakumearen hilketen aurrean, eta elkartasuna adierazten die biktimaren senideei eta hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Bilboko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, gaur, irailak 12, 12:00etan, udaletxearen aurrean. Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

2024ko irailaren 12an.

Check Also

Murchanten (Nafarroa) gertatutako gasteiztar emakumearen hilketa matxistaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Nafarroako Murchante udalerrian gertatutako Gasteizko emakumeren hilketa …