María José Blanco Gavieiro Portugaleteko alkateak irailaren 24an eginiko prentsaurrekoan XXIII. Berdintasun Jardunaldien edizioa aurkeztu du. Urriaren 18 eta 19an izango dira Santa Klara kulturtegian.
Hemen eman dezakezu zure izena
Urriaren 18an (ostirala) Ana Bernal-Triviño Kataluniako Unibertsitate Irekiko irakasle eta kazetariak inaugurazio-hitzaldia emango du izenburua hauxe delarik: “Tradwives y la nueva ola patriarcal; movimientos que desafían el avance feminista”. Ondoren, Towanda Rebels ekintzaile feministek sexu-zapalkuntza digitalaren era berrietan sakonduko dute “La prostitución se reinventa. Nuevas caras de una explotación invisible” izenburupeko hitzaldian.
Goizari amaiera emateko eztabaidatzeko mahaia izango da gaia hauxe izanik: Emakumeen Etxeen balio eraldatzailea aldaketa sozialerako estrategia gako gisara. Mahaian hauexek izango dira parte-hartzaileak: Luciana Alfaro Lavado, Euskal Herriko elkarte feminista eta antirrazisten kidea; Edurne Pujana Deba eta Elena Rincón Zubeldia, Donostiako Emakumeen Etxekoak eta Nuncy Gomez Garcia, Portugaleteko Emakumeen Etxekoa. María José Blancok azpimarra egin duenez, “Bidatzenea sortu da ekintzailetza feminista sendotzeko eta politika publikoetan aldaketak eragiteko proposamenak sortzeko gune gako bat izateko helburuz. Helburu zehatza du, alegia, benetako berdintasun iraunkor horren eraikitze horretan eragina izatea.
Urriaren 19an (larunbata) egitarauak hiru aldibereko mintegi izango ditu feminismoaren arlo desberdinetako adituek gidatuta. Delicia Aguado Peláez Aradia Kooperatibako ikertzaile eta trebatzailea dugu parte-hartze politiko eta sozialean. Ikus-entzunezkoek nola iraunarazten dituzten estereotipo sexistak aztertuko du baita nola bultzatzen duten bortxaketa-kulturaren normalizazioa. Hitzaldiak hauxe dakar izenburutzat: “¿Qué papel tiene la ficción audiovisual en la (re)producción de la cultura de la violación?”.
Nahia Itxausti Intxausti EHUko irakasle eta ikertzailearen mintegiaren izenburua hauxe dugu: “Minbizia ikuspegi feminista batetik: bizipenak eta esanahiak”. Ikuskera feministatik minbiziaren bizikizunez eta esanahiez mintzatuko da. Hitzaldia euskaraz izango da eta aldibereko itzulpena izango du.
Norma Vázquez García Sortzen Consultoríako psikoterapeuta feminista eta zuzendariak “Violencia sexual: análisis contextual y claves para la intervención” mintegia emango du. Bertan, indarkeria sexualaren kasuetan esku-hartzerako gidalerroak emango ditu.
Kafea hartzeko atsedenaldiaren ostean ondorioez berba egiteko bateratze-saio bat egongo da. Hiru hizlariek gaien arteko uztardurez hitz egingo dute eta bertaratuek parte hartzeko aukera ere izango dute.
Jardunaldiei amaiera emango dien María José Blanco alkateak azpimarra egin du “Portugaleteko Udalaren berdintasunarekiko konpromisoa irmo eta sendoa dela eta horrelaxe erakusten ari garela egunero gure politika publikoetan. Hogeita hiru edizioren ostean erreferentzia bilakatutako jardunaldi hauek aukera ezin hobea dira ikusgarritasuna lortzeko eta gizarte modura astintzen gaituzten gaiak eztabaidatzeko ere. Izan ere, horrek guztiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak areagotu ere egiten ditu. Ildo honetan lan egitea behar estrategikoa da eskubideetan aurrera egiteko eta gizarte bidezko nahiz lotuago bat eraikitzeko baita gizatasun handiagokoa eta sozialki garatuagoa ere”.
Jardunaldien aurkezpena Arantxa Sainz de Murieta Sainz kazetariak egingo du. Aitzitik, mintegietan Berdintasunaren Batzorde Mistoko kideak moderatzaile arituko dira.
Portugaleteko XXIII Berdintasun Jardunaldietara bertaratzeko plazak mugatuak dira. Inskripzioa doakoa da. Interesdunek izena eman beharko dute bide hauexek erabilita: www.portuigualdad.com webgunean, 94 472 91 68 telefonora deituz edo bidatzenea@portugalete.org helbidera mezua bidaliz.
Hemen eman dezakezu zure izena