Home / Emakumeen etxea (page 2)

Emakumeen etxea

(Castellano)

Bidatzenea

Pertsonala dena politikoa izan daitekeela praktikan jartzeko gunea izan daiteke Emakumeen Etxea

Ane Loroñok hori baieztatu du, ziur baitago modu kolektiboan lan egin dezakegula espazio feminista eta ahalduntze indibidual eta kolektibokoa eraikitzeko. Bilbon jaio zen Ane, eta aitortzen du feminismoarekiko harremana eta arlo horretako prestakuntza Portugaletera iritsi eta emakume gazteen talde feminista, Lore More, ezagutu zuenean hasi zela, duela jada sei urte. Beranduago, Portugaleteko Mugimendu feministako kide egin zen, eta egun ere …

Read More »

Abian dira lan-saioak emakumeen etxerako prozesu parte-hartzailean

Duela aste batzuk iragarritako moduan, asteazken honetan, irailak 30, abian jarriko da Portugaleteko etorkizuneko emakumeen etxearen proiektua batera diseinatzeko eta idazteko lan-saioen ibilbidea; hau da, herritarrekin eta udalerrian berdintasunaren alde lan egiten duten eragileekin lankidetzan aritzeko proiektua. Parte hartzeko prozesuaren talde eragilea osatzen duten 25 emakumeak adin, kultura edo jatorri ezberdinekoak dira, geografia aldetik nahiz feminismoaren, kulturaren, hezkuntzaren edo euskararen …

Read More »

Abian da Portugaleteko emakumeen etxea diseinatzeko prozesua

Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, abian jarriko du datorren astean udalerrian etorkizunean edukiko dugun emakumeen etxea diseinatzeko prozesua. Horretarako, abiapuntutzat hartuko da herriko hainbat emakumek eta taldek XVIII. Berdintasun Jardunaldiak direla medio egindako hausnarketa, Portugaleteko emakumeok izango dugun eremu horren gaineko ametsean aurrera egin nahian. Ordutik hona hilabete batzuk igarota, covid-19 gaitzak eragindako geldialdiaren ostean, berriro ekin nahi diogu …

Read More »

MARIENEA BASAURIKO EMAKUMEEN ETXEA

Aste honetan Marienea Basauriko Emakumeen Etxea bisitatzeko aukera izan dugu, jarduera Portugaleteko Emakumeen Etxea diseinatzeko prozesu parte-hartzailearen barruan egonik. Zinegotziaren eta Berdintasun teknikariaren abegikortasuna eta azalpenak eskertu nahi ditugu.

Read More »

JARDUNALDIAK XVIII.AZAROAK 16.

 

Read More »

JARDUNALDIAK XVIII. AZAROAK 15.

Read More »