Home / Hypatia EU

Hypatia EU

Iniciativa para el Empoderamiento de la mujer

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko bikote-harremanak hastapenetan daude, esnatu berritan bezala. Egoera nahaspilatsu horretan, harremanak nekez izan ohi dira elkarrekiko errespetua, konfiantza eta askatasunean oinarrituak. Hala ere, hori bultzatzen ez badugu kontrolak, beldurrak eta erasoek kontrola dezakete harremana. Hori dela eta, genero-indarkeriaren lehen adierazleak hautemateak neurriak garaiz hartzen lagunduko digu …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Emakume migratzaileak. Mitoak eta errealitateak

Hitzaldia Hypatia: Emakume migratzaileak. Mitoak eta errealitateak 2016ko maiatzaren 12a, osteguna 19:00 h. Santa Klara, Portugalete Beste herri batean zaudela bizitza berri bati ekitea ez da batere erraza. Are zailagoa da emakume migratzailea bazara. Emakume migratzaileek bazterkeria bi aldetatik pairatzen dute pairatu ere; batetik, emakumeak eurak baztertzen dituen gizarte batean sartzeko ahaleginetan ibiltzeagatik eta bestetik, jarrera xenofobo eta arrazistei aurre …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako

Hitzaldia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako 2016ko apirilaren 14a, osteguna 17:30 Santa Klara kulturtegia, Portugalete Historia eta generoen eraikuntza kulturalaren ondorioz, emakumeak sufritzen egonik ere, isil-isilik egon behar izan dute euren ezinegona adierazi ezinik, gogaikarritzat hartuko zituztelakoan. Tamalez, emakume askok ataza gehiegi hartzeak euren osasunari erasaten dio. Itxura batera, debekatuta dago ezetz esatea. Horren karietara, emakumeak isildu …

Read More »

Hypatia Hitzaldia: Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde. Martxoaren 9a. Ana María Palacios

Lucha feminista legal por los derechos reproductivos / Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde

Hitzaldia Borroka feminista legezkoa ugalketa-eskubideen alde 2016ko martxoaren 9a (asteazkena) 19:00 Santa Klara, Portugalete Andre eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeak emakumeen eskubideak ezagutu eta aldarrikatzea ere badakar. Hypatia Portugaleteko Emakumearen Jabekuntzaren aldeko Eskolaren prestakuntza-programaren barruan gogoeta-gunea antolatu nahi dugu aztertzeko nola erabil daitezkeen giza-eskubideak babesteko nazioarteko mekanismoak emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzeko. Hitzaldiak gai hauexek jorratuko ditu: Emakume-taldeen eginkizuna sexu- …

Read More »

#Hypatia Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia. Portugaleteko emakumeek halaxe ikusten dute

Emakumearen Osasunaren mintegiari buruzko txostena eginda dago. Dakizuenez, Hypatiaren jarduketen barruan egin genuen mintegi hori. Txostenean, lantegian parte hartu zuten emakume portugaletetarren iritziak irakurtzeko aukera izango duzue. Egia esan, emakumeek berek azaldu zuten haien osasunari nola eragiten dioten hainbat arlok, besteak beste, osasungintzako arretak, lan egoerak eta heziketa afektibo-sexualak. Horiek horrela, euren ikuskera eman ziguten. Ondoren, osasuna hobetzeko 16 proposamen …

Read More »

Emakume ona naiz. Emozioen kudeaketa gatazketan.

Aurkezpena Hypatiak “Emakume ona naiz” lantegia antolatu du 2015. urtean burutu beharreko jarduketen barruan. Lantegian gai hau landuko dugu: emakumeen emozioak nola kudeatu gatazketan. Historia osoan eta belaunaldiz belaunaldi emakumeek sufrimendua pairatu behar izan dute isiltasun osoz, besteak ez gogaitzeko. Abiapuntua horixe izanik, lantegira bertaratzen direnek sufrimendua sorrarazten dieten egoerak identifikatuko dituzte identifikatu ere. Ondoren, emozioak maneiatzeko modu osasungarria ere …

Read More »

Emakumearen Osasunari buruzko Mintegia. Emakumeen osasun arriskuak

Aurkezpena Garai historiko hauetan lekuko gara emakumeen eskubideek tamalez atzera egiten dutela apurka-apurka. Izan ere, horrek eragin zuzena du emakumeen osasunean, gizartea oraindik orain ohartu gabe dagoelarik emakumeen lanaren garrantziaz. Batetik, ekonomiaren krisiak ekarri du berekin osasungintzako inbertsioak nabarmen murriztea. Hori dela eta, emakumeak artatzeko bitartekoak ere eskastu egin dira. Osakidetzan berrikusketa ginekologikoak, aurrezaintzari begirakoak, kendu egin dituzte; horra hor …

Read More »

XIV. BERDINTASUN JARDUNALDIAK.2014. Hypatia, emakumeen ahalduntzearen alde.

XIV BERDINTASUN JARDUNALDIAK

Read More »

Hypatia proiektuaren aurkezpenaren gonbidapena

Hypatia ekimenaren aurkezpen-ekitaldira joateko gonbita luzatu nahi dizut. Izan ere, Hypatia Portugaleteko emakumearen jabekuntza sustatzeko ekimena dugu. Aurkezpena astelehenean, urtarrilak 21, egingo dugu, 17:30etik 20:30era Santa Klara kulturtegian. Ekitaldia amaituta, otamena eskainiko dugu eta, hori baliatuz, iritziak elkarri trukatuko dizkiogu. Ekitaldiaren egitaraua, halaber, erantsita doakizu interesgarria izango zaizulakoan.

Read More »

La primera actividad de Hypatia estuvo enmarcada en el Día Internacional Contra la Violencia de Género

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Read More »