Home / Berdintasuna (page 4)

Berdintasuna

MAIATZAK 17. LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA

MAIATZAK 17 LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA Gaurko egun batez, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeko Batzar Nagusiak gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea. Harrezkero, maiatzaren 17a mugarri bilakatu da lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexual jendearentzat. Egun bereziki esanguratsua da, kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen dituzten eta haren aurkako bazterkeria borrokatzen duten ekimenen ikurra. Bistan da urratsak egin direla aurrerako bidean, bai legegintzaren …

Read More »

ORTUGALETEKO UDALAREN BOZERAMAILEEN BATZARRAREN ERAKUNDE-ADIERAZPENA, 2016KO UZTAILAREN 7AN GERTATUTAKO TALDEKO BORTXAKETA DELA ETA, EPAIARI BURUZKOA

Sanferminetan 2016ko uztailaren 7an gertatutako egitateak direla kausa, Nafarroako Probintziako Auzitegiko epaia jakinda, Portugaleteko Udalaren Bozeramaileen Batzarrak hauxe onesten du: LEHENIK.- Udalak eta Portugalete udalerri osoak biktimari nahiz senideari gure sostengua, maitasuna eta elkartasuna helaraztea. BIGARRENIK.- Epaiarekin zeharo desados agertzea. Areago, egitateak sexu-abusu jarraitutzat jotzearekin erabat aurka gaude. Horren harira, gure babesa helarazi nahi diegu prozesu honetan emakumeen eskubide oinarrizkoen …

Read More »

“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak

“Indarkeria matxistaren alderdi anitz” XVII. Berdintasun Jardunaldiak Portugaleteko Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak XVII. Berdintasun Jardunaldietara gonbidatzen zaituzte Apirilak 10 eta 11 TOKIA Santa Klara kulturtegia Casilda Iturrizar, 10 – Portugalete Egitaraua: Inskripzioa doan Plaza kopurua mugatua Izena emateko bide hauek dituzu Portugaleteko Udala. Solar plaza – 48920 Portugalete 94 472 92 12 bienestar@portugalete.org www.portuigualdad.com

Read More »

(Castellano) MUJER ASESINADA EN SESTAO. CONCENTRACIÓN

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Read More »

2. Jardunaldi Feministak

Portugaleteko Mugimendu Feministak maiatzaren 4, 5 eta 7an 2. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Portugaleteko Merkatuan. Helburua emakumeen ahalduntze feministaren estrategia desberdinak ezagutzea, aztertzea eta eztabaidatzea da. Oraingo honetan, Emagin, Pikara Magazine, Mundo Ivaginario eta Tartekari Sarearen laguntza izango dugu eta euren esperientziak eta autodefentsa feministarako estrategia desberdinak kontatuko dizkigute. Ostegunean, 19:00etan, Izaskun Zarrandikoetxea egongo da. Berak Mundo Ivaginarioko hitzaldi-tailerra antolatu …

Read More »

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA” PORTUGALETE

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen …

Read More »

XVI. Berdintasun Jardunaldiak. Dibertsoak eta ahaltsuak. Azaroak 9-10 Portugalete

XVI. Berdintasun Jardunaldiak. «Dibertsoak eta ahaltsuak» Portugaleteko Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoak XVI. Berdintasun Jardunaldietara gonbidatzen zaituzte TOKIA Santa Klara kulturtegia Casilda Iturrizar, 10 – Portugalete   Egitaraua: TOKIA Santa Klara kulturtegia Casilda Iturrizar, 10 – Portugalete Inskripzioa doan Plaza kopurua mugatua Izena emateko bide hauek dituzu Portugaleteko Udala. Solar plaza – 48920 Portugalete 94 472 92 12 bienestar@portugalete.org www.portuigualdad.com

Read More »

INDARKERIA MATXISTARI KONTRA EGIN

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko bikote-harremanak hastapenetan daude, esnatu berritan bezala. Egoera nahaspilatsu horretan, harremanak nekez izan ohi dira elkarrekiko errespetua, konfiantza eta askatasunean oinarrituak. Hala ere, hori bultzatzen ez badugu kontrolak, beldurrak eta erasoek kontrola dezakete harremana. Hori dela eta, genero-indarkeriaren lehen adierazleak hautemateak neurriak garaiz hartzen lagunduko digu …

Read More »

Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Aurrekariak: Portugaleteko Udalak 2000. urtean ekin zion udalerrian estraineko aldiz burutu zen Aukera Berdintasunaren aldeko Planari. Plan honen jardueretako aurrena Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua prestatzea zen. Aurreneko eskuliburua 2002an argitaratuta, berriro kaleratuko dugu orain, haintbat zuzenketa eta gehiketa egin ostean. Hizkuntzaren garrantzia: Zergatik uste izan dugu hizkuntza horren garrantzizkoa dela, plana hain zabala izanik? Hizkuntza errealitatearen agerpidea izateaz gain, errealitatea egin ere egiten du, eraiki eta sortu; halaber, pentsaera baldintzatzen digu, geure …

Read More »