Dokumentu hau Portugaleteko udalerriko emakume talde batek garatutako asmo-adierazpen bat da. Taldea Portugaleteko udalerrian garatuko diren ekintzen bidez emakumearen ahalduntzean eta gizon-emakumeen artean berdintasuna sustatzean interesatutako emakumeek osatzen dute.
Emakume talde honek loturak sortu ditu eta bileretan beren ezaguera konpartitzen dute generoaren gaiari heltzeko. Helburu bera dute eta taldearen talentu-aniztasuna baliatzen dute erronkak definitzeko, ideiak sortzeko eta ekimenak proposatzeko. Azken batean, elkarlaneko ingurune bat, identifikatutako erronkei proposamenak eta irtenbideak sortzeko.
Taldearen helburuak
- Egitura egonkor bat sortzea, eta hortik emakumea ahalduntzera bideratutako ekintzak gauzatzea.
- Emakume-belaunaldi guztiak berdintasun-arloan prestatzea, kontzientzia sozial bat lortzeko, eta berdintasunezko eskubideak egitatea izan daitezen.
- Gizarte feministago bat lortzeko lagungarri diren ekintzak gauzatzea, desberdintasunak ikusgai egitea sustatzeko eta emakumeen partaidetza maila publikoan sustatzeko proiektuak garatuta.
Metodologia
Proposatutako helburuak betetzeko, ekintza hauek garatuko dira:
- Emakumeen prestakuntza berdintasunaren sustapenarekin eta emakumearen ahalduntzearekin lotutako gai interesgarrietan.
- Taldean lan egitea, eta beren ekintzak eremu berean garatzen dituzten beste profesional batzuekin koordinatuta eta lankidetzan.
- Portugaleteko udalerrian hedapenaren, prestakuntzaren, informazioaren eta berdintasunaren arloan garatu beharreko beste edozein proiektu eta jarduera mota planifikatzea eta gauzatzea.
Ikuspena
Taldeak genero-arloan desberdintasunak desagertzea eta emakumeak ahalduntzea bilatuko du, eta feminismoa bultzatzea.
Jarduketa-esparrua
- Garatuko diren ekintzen esparru geografikoa Portugaleteko udalerria izango da eta udalerri horretako emakumeei emango zaie lehentasuna.
- Taldeak prestakuntza-ekimenak jarriko ditu abian berdintasunaren, hizkuntza inklusiboaren, genero-indarkeriaren, feminismoaren eta emakumea ahalduntzearen arloan, hezkuntza-esparruan, hezkuntza formala eta ez-formala barnean hartuta.
- Taldeak, hedapen- eta prestakuntza-ekintzen bidez, amatasunaren gaiari helduko dio, ikuspegi guztietatik, emakumea hil edo biziko erabakiak hartzean gizaki asketzat hartuta.
- Taldeak bereziki zainduko ditu genero-indarkeria errotik kentzeko helburua duten jarduketak, biztanle guztiei bideratutakoak, eta belaunaldi gazteenetan enfasi berezia jarrita.
Taldearen izena
Ideia-jasa prozesuaren ondoren bozketa eginik, taldearen izena hau izatea erabaki da:
Hypatia