Home / Emakume eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 20015-2019

Emakume eta gizonen berdintasunerako IV. Plana 20015-2019

EMAKUME ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO IV. PLANA 2015-2019 PORTUGALETEKO UDALA.

Portugaleteko Udalak, azken hamarkadetan, hainbat programa eta ekimen garatu ditu emakumeen egoera hobetu eta udalerriko gizon-emakumeen berdintasuna lortzeari begira.

1990eko hamarkadatik hona daude Portugaleteko Udalean gai honetarako formazioa jaso duten langile espezializatuak, baina 2003an onartu zen lehenengo berdintasun plana. Aukera Berdintasunerrako I. Planak 2003tik 2006ra arteko balioa zuen.

Gerora, bi plan gehiago sotu dira. Plan guztiak Berdintasunerako Batzorde Mistoak bultzatu ditu. Batzorde hori honako hauek osatzen dute: Udaleko langileak (andrazko eta gizonezko), talde politikoek eta udalerriko erakundeetako eta 2003an sortutako emakumeen mugimenduko ordezkariak.

Urte hauetan hainbat arlo jorratu dira, ikerketak eta kanpainak egin dira, formakuntza eman, sentsibilizaziorako jarduerak eta jardunaldiak prestatu eta abar, dena Berdintasun Planaren baitan.
Era berean, Portugaleteko Udala Berdinsarea Udalerrien Sarean egon da sortu zen momentutik,2006tik. Hartara, Berdintasunerako Udalerrien Sarean eta emakumeen kontrako biolentziaren inguruan antolatu diren lan taldeetan parte hartu izan du aktiboki. Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak bultzatutako Emakumeen eta gizonen toki-bizitzako berdintasunerako Europako gutuna sinatu ere egin da.

Behin III. Plana 2014an bukatuta, eta legegintzaldi berrirako Emakunderen Berdintasun Planaren aktuazioaren eguneratzea kontuan hartuta, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plan hau diseinatu da. Planak honako puntuak hartzen ditu erreferentziatzat: EAEko ildo nagusiak, Portugaleteko emakume eta gizonen beharrak eta III. Planaren balorazioa eta eragina.

Jarraian, III. Planaren mugarri nabarmenenak arloka sailkatuta:

Emakumeen eta gizonen berdintasunerako gobernantza
• Laneko jazarpenaren aurkako protokoloa (jazarpen morala, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutakoa).
• Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Gobernantzarako Plana.
• Barne-zabalkunderako Portuigualdadeko 12 buletin.
• Genero-ikuspegia udal-kudeaketan txertatzeko gida praktikoa.
• Udalaren webgune berria, komunikatzeko plataforma-gisa: www.portuigualdad.com.

Ahalduntzea eta balio aldaketa
• Emakumeen ahalduntzerako Hypatia izeneko ekimena abian jarri da. Emakume-talde eragilea sortu da.
• Portugaleteko elkarteen mugimenduko Emakumeen ahalduntzerako Programa.
• Martxoaren 8rako, Kultura, Gazteria eta Gizarte Ongizate Sailek komuneko plana egin dute. 60 ekintza baino gehiago izango ditu, erakusketak, hitzaldiak, lantegiak, ipuin-kontalariak, emakume langileen omenezko bazkariak, e.a.
• Gizonei zuzendutako maskulinotasun berriei buruzko hitzaldia eta erakusketaren antolaketa.
• Arkitektura edo injinerutza moduko arloetako emakume sortzaileak ikusgai egoteko jarduerak.
• Emakume etorkinekin lan egiteko Semillas del mundo izeneko programa.
• Genero-ikuspegitiktik ikerketa egin da elkarteen eremuan gizon eta emakumeen parte hartzea aztertzeko.
• Enplegua sustatzeko planak garatu dira pobrezia edota eta baztertzeko arrisku-egoeran dauden emakumeentzat.

Gizarte antolakuntza erantzukidea
• Lan-trukerako lantegiak.
• Aitei zuzendutako urteko umeentzako masaje eta erantzukidetasunari buruzko lantegia.

Emakumeen aurkako indarkeria
• Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen arretarako udal jardueraren protokoloa.
• 14 urtez berdintasun jardunaldiak antolatu izana.
• Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko leloak dituzten urteko pankarta- leihaketa. Ikastetxeei zuzendua dago.
• Azaroaren 25eko urteko kanpainak. Berrogei ekintza baino gehiago dute (lantegiak, erakusketak, puntu morea jartzea, e.a.), emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko hausnarketa egiteko. Horretarako web orria eta sare sozialak baliatzen dira.
• Azaroaren 25aren inguruan, Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Sailek Beldur Barik jarrera 2013 izeneko I. Eskualdeko Lehiaketa antolatu zuten ,Sestao, Santurtzi eta Barakaldoko udalekin lankidetzan.
• Jaietan sexu-erasoak prebenitzeko urteko kanpaina, udalerriko emakume-elkarteekin lankidetzan.
• Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako gizarte-laguntzarako agenteen programa Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Portugaleten emakume-sarea sortu da.
• Emakumeen aurkako indarkeriaren sentsibilizaziorako 5 saio, Udaltzaingoari zuzenduak. 40 agentek hartu dute parte.
• Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren saria. Portugaleteko Udalak sari hori jaso zuen Concurso de buenas pácticas izeneko txapelketaren lehen edizioan, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka burututako jardunbide egokiengatik.

Datozen lau urteotan, egitasmo horiek finkatu eta bide berriak jorratzea izango da helburua, gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasunaren arloan aurrera egiteko. Ildo horretatik jarraituz, jarraian 2015-2019ra arteko iraupena duen Portugaleteko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. PLana aurkeztuko da.

Jarraian, Portugaleteko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Plana 2015-2019 aurkezten da, 2015ko maiatzaren 26an onartuta. [PDF]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *