Home / Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Mendearen sorrerarekin bat, Portugaleteko Udalak Andre-Gizonen Berdintasunaren aldeko lehen Planari ekin zion, zeinek, beste jarduera asko beste zirela, hizkera administratibo berdintasunezkoari buruzko estilo-liburuxka egitea aurreikusten baitzuen.

Liburuxka hura eginda, Udalaren Gobernu Batzordeak onetsi zuen 2002. urteko urtarrilean eta ordutik aurrera arau gisara erabili dugu administrazioko idazkietan, helburua delarik udal langileek berdintasunezko tratamendua eskaintzea hala emakume nola gizonezkoei.

Helburu horri begira, beraz, aldiro berraztertu ere egiten da udaletxeko hizkera administratiboa eta, horren guztiaren ondorioz, esan dezakegu begi-bistakoa dela aurrera egin izana berdintasunezko hizkeraren erabileran; hala eta guztiz, badugu oraindik zeregin franko betetzeke. Horregatik eguneratu nahi izan dugu, hamalau urte geroago, estilo-liburuxka hura, bultzadatxo moduan baliatzeko berdintasunera garamatzan bide honetan.

Ezinbestekoa da konturatzea geure hizkeraren oinarrian desberdintasuna datzala eta, hurrengo urrats legez, desberdintasun hori agertu eta sendotzen duten hizkuntza erabilerak desagerrarazteko
tresnak eskaini behar ditugula. Erakundeok, gainera, eredugarri jokatu behar dugu eta ahal dugun guztia egin genero-berdintasunaren alde, erreferenteak baikara alor horretan Portugaleteko gizarte osoarentzat. Horrexegatik, gure trataera berdintasunezkoa izan behar delako, ahalegindu egin behar gara gure hizkerak ere berdin trata ditzan emakumeak zein gizonak.

Duda izpirik egiten ez dudanez berdintasunezko gizarte bat bidezkoagoa eta hobea dela, bihotzez nahiko nuke liburuxka hau lagungarria izan dakion helburu handi horri.

Mikel Torres
Portugaleteko alkatea

Berdintasunaren aldeko Eskuliburua. Udalaren hizkuntza administratiboaren estilo-liburua v2016

Descargar (PDF, 6.92MB)

Versión 2016 [ES-EU]

© AYUNTAMIENTO DE PORTUGALETE. Aprobado en Junta de Gobierno Local de 22 de abril de 2016.