Home / Tag Archives: portugalete (page 6)

Tag Archives: portugalete

Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte zein entitateek, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. 2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larrienetakoa dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren …

Read More »

Emakumeon Hiria hirigintza diagnostiko partizipatiboa da

Adiskide agurgarri horiek: Idazki honen bidez, Gizarte Ongizate Sailak dei egin nahi dizue informazio-bilera batera etor zaitezten. Martxoaren 29an egingo dugu 18:00etan Santa Klara kulturtegiko batzar aretoan. Bilera horretan hasiera emango diogu Emakumeon Hiria izeneko proiektu partizipatiboari, udalerriaren hirigintza diagnostikoa egiteko genero-ikuspuntua hartuta. Zer da? Emakumeon Hiria hirigintza diagnostiko partizipatiboa da, Portugaleteko emakumeen eguneroko bizimoduari eragiten dioten hirigintza arloko erronkak …

Read More »

(Castellano) Zinegoak en Portugalete, 8 de marzo. Cines Ballonti. Entrada gratuita.

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Read More »

Martxoaren 8aren inguruko jarduerak

Aurten ere, Emakumearen Eguna dela eta, Portugaleteko Udalak hainbat jarduera eta ekitaldi antolatu ditu Martxoaren 8aren inguruan, herritarrak sentsibilizatzeko eta informazioa helarazteko xedez. Helburu nagusia delarik emakumeen protagonismoa bultzatzea euren eskubideak erabiltzean, Udalak urteak eman ditu batez ere emakumeen berdintasun aldarriei erantzun egokia eman nahian. Aurten bereziki nabarmendu nahi dugu etxeko lanen berdintasunezko banaketa, etxeko lanek sexurik ez dutelako; ez …

Read More »

Martxoaren 8a dela eta, gonbit egiten dizuegu antzerki lan hau ikustera etor zaitezten: “Historias de mujeres en crisis”

“Historias de mujeres en crisis” Arteka antzerki-tailerra martxoaren 2a Santa Klara 19:00 Guztientzat Plaza kopurua mugatua

Read More »

ABEGI. EGUNEKO ARRETARAKO ZERBITZUA BAZTERKERIA EGOERAN DAUDENENTZAT

Zerbitzu hori Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi¬tzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak arautzen du, 1.7. ataleko bigarren modalitatean: eguneko arretarako zerbitzuak bazterkeria egoeran daudenentzat. Zerbitzuaren helburua da zerbitzua premiaz lortu beharra dakarren bazterkeria egoeran daudenei eskaintzea gailu bat, eguna igarotzeko eta oinarrizko elikadura- eta higiene-premiak betetzeko. Zuzenean lortzeko zerbitzua denez, …

Read More »

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA” PORTUGALETE

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen …

Read More »

IBILBIDEA PORTUGALETEN BARRENA IKUSPEGI FEMINISTATIK AZAROAK 25

AZAROAK 25 – 17:00 San Roke plaza* * Euririk egiten badu Santa Klara kulturtegian egingo dugu Portugaleteko Udalaren Berdintasunerako Batzorde Mistoak azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izanik, indarkeria matxistaren adierazpen mota ororen aurrean arbuiorik irmoena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu ikuspegi feministatik Portugaleten barrena egingo dugun ibilbide batean parte hartzera. Ibilbidea egun berean egingo dugu …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko bikote-harremanak hastapenetan daude, esnatu berritan bezala. Egoera nahaspilatsu horretan, harremanak nekez izan ohi dira elkarrekiko errespetua, konfiantza eta askatasunean oinarrituak. Hala ere, hori bultzatzen ez badugu kontrolak, beldurrak eta erasoek kontrola dezakete harremana. Hori dela eta, genero-indarkeriaren lehen adierazleak hautemateak neurriak garaiz hartzen lagunduko digu …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako

Hitzaldia: Nola esan ezetz. Mugak jartzea bizitza osasungarri baterako 2016ko apirilaren 14a, osteguna 17:30 Santa Klara kulturtegia, Portugalete Historia eta generoen eraikuntza kulturalaren ondorioz, emakumeak sufritzen egonik ere, isil-isilik egon behar izan dute euren ezinegona adierazi ezinik, gogaikarritzat hartuko zituztelakoan. Tamalez, emakume askok ataza gehiegi hartzeak euren osasunari erasaten dio. Itxura batera, debekatuta dago ezetz esatea. Horren karietara, emakumeak isildu …

Read More »