Home / Tag Archives: violencia

Tag Archives: violencia

Jaietan eraso matxistak prebenitzeko eta sexu-harreman seguru eta onartuen aldeko kanpaina

Portugaleteko jai guztiak antolatzen diharduten Jai Batzordeek, elkarteek eta txosnek bat egiten dute Udalak aurtengo udan bultzatzen duen kanpainarekin eraso matxistei aurre egiteko xedez. Iaz San Rokeko jaietan ekimen arrakastatsu bat abian jarri genuela gogora ekarri behar dugu. Izan ere, jarduketa-protokoloaren barruan egonik jai-eremuko txosna guztietan abegi-guneak paratu genituen eraso sexistarik egonez gero biktimak artatzeko asmoz. Aurten, aldiz, ekimena uda …

Read More »

AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA “EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA” PORTUGALETE

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen …

Read More »

IBILBIDEA PORTUGALETEN BARRENA IKUSPEGI FEMINISTATIK AZAROAK 25

AZAROAK 25 – 17:00 San Roke plaza* * Euririk egiten badu Santa Klara kulturtegian egingo dugu Portugaleteko Udalaren Berdintasunerako Batzorde Mistoak azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna izanik, indarkeria matxistaren adierazpen mota ororen aurrean arbuiorik irmoena adierazi nahi du. Halaber, herritarrak gonbidatu nahi ditu ikuspegi feministatik Portugaleten barrena egingo dugun ibilbide batean parte hartzera. Ibilbidea egun berean egingo dugu …

Read More »

Udalerrian berriki gertatutako indarkeria matxistaren erasoaldia dela kausa, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu:

1- Portugaleteko Udalak, indarkeria matxistaren erasoaldi hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten du eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen die erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. 2- Portugaleteko Udalak uste du indarkeria matxista giza eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela. Indarkeria matxista ez da bakarrik …

Read More »

EZETZ DA EZETZ! ELKARRETARATZEA

Udalerrian berriki gertatutako eraso matxistaren aurrean, Portugaleteko Udalak, Berdintasun Batzorde Mistoaren bitartez, honako hauek adierazi nahi ditu: 1- Portugaleteko Udalak eta Berdintasun Batzorde Mistoan ordezkaritza duten elkarte eta entitate guztiek eraso matxista hau dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. 2- Portugaleteko Udalak …

Read More »

Hitzaldia Hypatia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea

Hitzaldia: Nerabeen arteko bikote-harremanetan genero-indarkeria prebenitzea 2016ko ekainaren 15a, asteazkena 19:00 Santa Klara, Portugalete Nerabezaroko bikote-harremanak hastapenetan daude, esnatu berritan bezala. Egoera nahaspilatsu horretan, harremanak nekez izan ohi dira elkarrekiko errespetua, konfiantza eta askatasunean oinarrituak. Hala ere, hori bultzatzen ez badugu kontrolak, beldurrak eta erasoek kontrola dezakete harremana. Hori dela eta, genero-indarkeriaren lehen adierazleak hautemateak neurriak garaiz hartzen lagunduko digu …

Read More »

PORTUGALETEN GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA DIREN EMAKUMEEN ARRETARAKO UDAL JARDUEREN PROTOKOLOA

Protokolo honen helburua Portugaleten genero-indarkeria eta sexu-erasoen biktima diren emakumeen arreta-zerbitzu anitzen jardueretarako jarraibideak ezartzea da, haien beharrei era koordinatuan erantzuteko. Protokolo hau errealitate-aniztasunera egokitzeko asmoz sortu da; izan ere, ager daitezkeen egoera guztietarako irtenbiderik izan ez arren, haiei erantzuna emateko bideak aurreikusten saiatuko da. Adierazpide ezberdinak dituen emakumeen aurkako indarkeria emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso …

Read More »

Emakume baten heriotza Mungian

Descárgate el punto lila como símbolo de rechazo a la violencia de género

Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Mungian gertatutako emakume baten heriotzaren aurrean, bere gaitsezpena eta salaketa azaldu ditu. Emakundek hiritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean inolako tolerantziarik ez onartzeko, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, bihar …

Read More »

XIII. BERDINTASUN JARDUNALDIAK. Azaroaren 13a, asteazkena

Goizez 9:00 Harrera egin eta materiala banatu 9:30 Inaugurazioa Eusko Jaurlaritza. Emakunde. Mikel Torres. Alkatea. Mª José Blanco. Gizarte Ongizate zinegotzia, 10:00 Krisi ekonomikoa generoaz hausnartzeko aukera gisa Mª Isabel Cárdenas. Genero eta herri politiketan aditua. Bartzelonako Francesca Bonnemaison Zentroa Aurkezlea: Mª José Blanco. Gizarte Ongizate zinegotzia 11:00 Atsedenaldia. Kafea 11:30 Aurrekontu publikoak generoaren ikuspegiaz Eva Alonso. Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia …

Read More »