Home / Emakumeen etxea / Bidatzenea: Portugalete ahalduntzeko itsasargia
Empoderamiento mujeres Portugalete Bidatzenea | Portuigualdad

Bidatzenea: Portugalete ahalduntzeko itsasargia

Portugaleten martxoaren 22a historia-data bilakatu da Bidatzenearen irekiera dela eta. Udalerriko emakume guztiei zuzenduriko espazio feminista hori ahalduntzerako ikurra da, genero-berdintasuna erronka etengabekoa den mundu batean, hain zuzen ere.

Irekiera-ekitaldian emozioek gainezka egin zuten. Izan ere, 150 bat parte-hartzaile izan ziren bertan. Haien guztien barreak, besarkada adeitsuak eta irribarre distiratsuak ere nagusi izan ziren, pozaren pozez negar egiteraino ere helduta. Une oro proiektuan ipinitako ahalegina, pasioa eta irrika omendu egin genituen. Laburpen-bideoak eta argazkiek ezin hobeto islatzen dituzte giroan zegoen energia eta ahizpatasuna.

Eta azkenik martxan gaude! Bidatzenea emakume guztien hazkuntzarekin eta ongizatearekin konpromisoa duen espazio dinamikoa dugu. Hori dela eta, egitarau-proposamena anitz eta askotarikoa da, emakume guztien beharrei erantzun nahian. Denetarik dugu, feminismoari buruzko ikastaroak eta hitzaldiak, autodefentsa feministaren tailerrak, zineforuma, irakurketa-kluba edo dantza, besteak beste. Gainera, hazkuntza- eta mendi-taldeak sortzeak emakumeen arteko lotura eta sostengua bultzatu nahi ditu, komunitate-loturak eta pertenentzia-sentimendua sendotu nahian.

Zatoz gure jardueretara. Gonbidaturik zaude. Jarduera batzuetan edukiera ia-ia beterik dagoenez, gure aholkua da lehenbailehen galdetegi honetan izena ematea. Dokumentu honetan egitarau osoa izan ezik jarduera guztien xehetasunak ere ikusiko dituzu. Egin zaitez gure jarraitzailea. Ez ahaztu. Hala, berririk badago, laster enteratuko zara.

Gainera, animatzen zaitugu gure newsletter-rean izena ematera esteka honetatik baita gure Whatsapp komunitatearekin bat egitera ere hemen sakatuz.

Bidatzenea batasun, indar eta erresilientziaren ikurra da. Espazio bizia denez gauza asko gertatzea nahi dugu. Hori dela eta, eskatzen dugu sarea ehuntzen jarraitzea eta informazio hau zure inguruko emakume guztiei bidaltzea. Zain gaituzu. Laster arte.

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …