1- Portugaleteko Udalak eta Udalaren Berdintasun Batzorde Mistoko elkarte eta entitate guztiek, eraso matxista hori dela kausa, bere gaitzespen eta arbuiorik gogorrena adierazten dute eta, horrekin batera, laguntza eta elkartasuna eskaintzen diete erasoa jasan duen emakumeari eta haren senideei. Portugaleteko Udalak biktimak behar dituen bitarteko guztiak jartzen dizkio eskura. Halaber, beharrezko informazio osoa eta laguntza guztia jasoko dituela bermatu nahi du.
2– Portugaleteko Udalak uste du sexu indarkeria giza eskubideen kontrako erasorik larriena dela eta emakume eta gizonen arteko egiturazko desberdintasunaren emaitza baino ez dela.
3– Portugaleteko Udalak herritarrei dei egiten die bere egiteko indarkeria onartezin honen kontrako borroka, erne iraun eta konpromisoa har dezatela indarkeria hau jasaten duten emakumeei lagundu ahal izateko.
4– Portugaleteko Udalak konpromisoa hartzen du indarkeria matxistaren prebentzioan lanean jarraitzeko, horretarako emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politikak ezarri eta garatuz.
5– Portugaleteko Udalak herritarrei gogorarazi nahi die badirela baliabideak, emakumeak horrelako egoeratik irten daitezen. Hortaz, Eusko Jaurlaritzako biktimen arretarako telefonoa dago erabilgarri egunean 24 orduz: 900 840 111.
6– Azkenik, Udalak bat egin nahi du herriko emakumeen elkarteek erasoa gaitzesteko antolatzen dituzten ekitaldi guztiekin. Besteak beste, Mugimendu Feministak elkarretaratzea egingo du bihar, asteartean, martxoak 3, 20:00etan, Carlos VII etorbideko metro ahoan.