Home / Empoderamiento / 2. Jardunaldi Feministak

2. Jardunaldi Feministak

Portugaleteko Mugimendu Feministak maiatzaren 4, 5 eta 7an 2. Jardunaldi Feministak antolatu ditu Portugaleteko Merkatuan. Helburua emakumeen ahalduntze feministaren estrategia desberdinak ezagutzea, aztertzea eta eztabaidatzea da.

Oraingo honetan, Emagin, Pikara Magazine, Mundo Ivaginario eta Tartekari Sarearen laguntza izango dugu eta euren esperientziak eta autodefentsa feministarako estrategia desberdinak kontatuko dizkigute.

Ostegunean, 19:00etan, Izaskun Zarrandikoetxea egongo da. Berak Mundo Ivaginarioko hitzaldi-tailerra antolatu digu.

Ostiralean, 18:30etan, autodefentsa  feministarako estrategiei buruzko mahai-ingurua egingo dugu. Honetan Pikara Magazine, Emagin eta Tartekari Sareak parte hartuko dute.

Igandean, 12:00etatik aurrera, Portugaleteko Batukada Feministarekin Alde Zaharretik Batupoteoa egingo dugu eta amaitzeko emakumeen bazkari feminista prestatuko dugu, hurbildutako emakumeen artean sororitate loturak sortzeko asmoarekin.

 

image.mugi1

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *