Home / Corresponsabilidad / AFEKTIBITATE ETA HAURRENTZAKO MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

AFEKTIBITATE ETA HAURRENTZAKO MASAJE LANTEGIA AITATXUEI BEGIRA

Portugaleteko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak gonbidatu nahi zaituzte aitei begira aurki abiaraziko dugun haurrentzako masajeen lantegian parte hartzera.
Tailerra doakoa izango da. Aurtengoan, Covid-19aren egoera dela eta, gomendatutako neurriak errespetatze aldera, aitak baino ezingo du parte hartu.

Haurrentzako masajea oso onuragarria da hala haurrentzat nola gurasoentzat, baina, horretaz gain, gure asmoa da gizonezkoek konpromisoa hartu eta zeregin aktiboa izan dezaten seme-alaben eguneroko zaingoan, horrela haiekin batera gozatzen ikasiko baitute, lotura afektiboa sendotuko baitute eta inguru zoriontsuagoa lortuko baitute etxean. Berebat,familia-arduren
berdintasunezko banaketa handiagoa sustatuko dugu.

Interesik baduzu, beraz, zatoz informazio-saio batera. Urriaren 17an 11:00etan egingo dugu, San Roke gizarte etxean. Izena emateko bidal ezazu mezu elektroniko bat bienestar@portugalete.org, helbidera urriaren 9a baino lehen. Hori horrela, edukierari dagozkion baldintzak errespetatuko dira eta hala badagokio, beste interesdun batzuentzako saioak antolatuko ditugu.

Eskatzen dizuegu, mesedez, informazio-saiora haurrarekin ez joateko. Bertan, tailerrari buruzko informazio xehetuagoa (tokia, data eta ordua) emando da. Berebat, zuen galdera guztiei erantzungo diegu.

Besterik gabe, har ezazue agur bero bat.

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *