Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaleteko XIX. Berdintasun Jardunaldietan Azaroak 25a ospatzeko zenbait hitzaldi eskainiko dira online COVID-19ak emakumeen aurkako indarkerian duen eraginaren inguruan

Portugaleteko XIX. Berdintasun Jardunaldietan Azaroak 25a ospatzeko zenbait hitzaldi eskainiko dira online COVID-19ak emakumeen aurkako indarkerian duen eraginaren inguruan

Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren esparruan, hots, datorren azaroaren 25ean, Portugaleteko Batzorde Mistoak XIX. Berdintasun Jardunaldiak antolatu ditu, eta “Indarkeria matxista pandemia-garaietan” izenburuarekin eztabaida eta gogoeta partekatua sortu nahi dute COVID-19ak berdintasunean eta emakumeen aurkako indarkerian duen eraginaren inguruan.

Modu horretan, azaroaren 17an eta 23an eta abenduaren 1ean, 18:00ak eta 20:00ak artean, hiru hitzaldi emango dira online, Jardunaldien hemeretzigarren edizioan, indarkeria matxistaren kontra prebentzioan, sentsibilizazioan eta herritarren kontzientziazioan aurrera egiten jarraitzeko.

Zikloa datorren asteartean, azaroak 17, abiatuko da, gazteek eta nerabeek jasaten duten indarkeria matxistari buruzko lehen mahai-inguruarekin; bertan parte hartuko dute, batetik, Marina Marroquík, hezitzaile sozialak eta nerabeengan genero-indarkeria prebenitzeko eta goiz detektatzeko lanetan espezialista denak, eta, bestetik, Pamela Palencianok, aktore eta aktibista feministak, nazioartean ezaguna denak “No solo duelen los golpes” antzerki bakarrizketa autobiografikoa medio.

Laura Freixas, idazlea eta kultura Klasikoan eta Modernoan Genero Berdintasunerako Elkarteko ohorezko lehendakaria azaroaren 23an (astelehena) egingo den bigarren topaketan hizlari gonbidatua izango da. Topaketaren izenburua “Emakumeen aurkako indarkeria ospatzen duen kultura” izango da.

Jardunaldiak asteartean, abenduaren 1ean, amaituko dira, “Adineko emakumeek jasaten duten ezkutuko indarkeria”-n oinarritutako hirugarren eta azken mahai-inguruarekin. Topaketa horretan, honako hauek hartuko dute parte: Silvina Monteros, Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako Departamentuko irakaslea (Granadako Unibertsitatea); Mª Cruz García-Heras Ambrosio, Luz Casanova Fundazioko gizarte-langilea; eta Eva Tomás, EDE Fundazioko “Adineko emakumeok badugu zer esan” programaren koordinatzailea. Hitzaldia Arantxa Sainz de Murieta kazetari eta aholkulariak moderatuko du.

Hitzaldietan parte hartu nahi baduzu, eman ezazu izena inprimaki honen bitartez. Zure erreserbaren baieztapena jasoko duzu Zoom plataformaren estekarekin batera, hitzaldietara konektatzeko.

Azkenik, gogoratu sare sozialetan jarrai gaitzakezula eta hitz egin #PortuIgualdad etiketa erabilita.

EGITARAU OSOA IKUSI

Check Also

(Castellano) 25 DE NOVIEMBRE, DIA INTERNACIONAL CONTRA LA VIOLENCIA HACIA LAS MUJERES

Barka, baina sarrera hau hizkuntza hauetan dago soilik: Espainiera (Europa).

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *