Home / Berdintasunerako emanaldiak / Portugaleteko Emakumeen Etxea Urdibai espazioan kokatuko da

Portugaleteko Emakumeen Etxea Urdibai espazioan kokatuko da

Azken asteotan Emakumeen Etxeak diseinatzeko talde eragileak, elkarlanean, lortu dituen akordioak partekatu ditugu, bai helburuei eta printzipioei dagokienez eta bai espazioan garatuko direnjarduerei, proiektuei eta zerbitzuei dagokienez.

Aztertu beharreko gakoetako bat Etxearen kokapena izan da; hasiera batean, Portugaleteko Udalak Gure Bakea lokala proposatu zuen eta, ondoren, Urdibai udal euskaltegi zaharra erabiltzeko aukera eman zuen. Talde eragileak aho batez erabaki du Portugaleteko Emakumeen Etxea Urdibai plazan kokatzea.

Eraikinaren ezaugarriak kontuan hartuta, etxeak erabilera anitzeko tokiak izango ditu, jarduerak giro abegikorrean garatu daitezen. Talde eragileak, batetik, bi proposamen egin ditu toki-banaketaz, eta bestetik, diseinuari buruzko irizpideez.

Proposamen bietan agertzen diren gelak berdinak dira; hots: office-aretoa, bulegoa, liburutegia-ordenagailuen gela, armairu txikiak, erabilera anitzeko gela, komuna eta biltegia.

Tokia ahalik eta gehien aprobetxatze aldera, baldintza dugu sarrerako atea eraikinaren ezkerraldera lekualdatzea. Hori horrela, sarrera zabalagoa eta atseginagoa ere izango da.

ESPAZIO-BANAKETA

OFFICE-ARETOA

  • Sarrerako atetik korridore kristaldun batera iristen da. Ezkerraldean office-aretoa dugu, harrera-gela, alegia. Office-aretoa ekologikoki jasangarria izango da; harraska bat (ur-hartunea) izango du. Sukalde txiki bat, bi sutegikoa, paratzeko aukera aztertuko da.

BULEGOA

Bulegoa kokatzeko honako bi aukera hauek ditugu:

  • Bata: korridorearen ezkerraldean, liburutegi-ordenagailuen gelaren aldamenean, hain zuzen ere paratzea, 1. irudian bezala.
  • Bestea: eskuinaldean paratzea, informazio bila doazenak korridoretik ez igarotzeko, 2. irudian bezala.

LIBURUTEGIA EDO ORDENAGAILU GELA

  • Office-aretoaren ondoan, korridorearen amaieran, ezkerraldean liburutegia edo ordenagailu gela egongo da. Tamaina bulegoaren kokapenaren araberakoa izango da. Litekeena da office-aretoa eta liburutegia edo ordenagailu gela hori espazio bakarrean egotea, haiek banatzeko moduko zerbait tarteko paraturik. Hori horrela, behar izanez gero, bi toki independiente egongo lirateke.
  • Ordenagailuak eramangarriak izango dira, armairuetan gorde eta kargatzeko modukoak. Horietaz gain, gela honetan pantaila, proiektagailua, laser-inprimagailua eta abar egongo dira.

ARMAIRU TXIKIAK

  • Bulegoa ala liburutegia edo ordenagailuen aretoa paratuko diren tokiaren ondoan ipiniko dira armairuak. Diseinuaren araberakoa izango da.

ERABILERA ANITZEKO GELA

  • Sarrerako atea lekualdatzen badugu, erabilera anitzeko gela zabalagotu daiteke. Hau da, gela hori bitan bana liteke, tabike mugikorrak baliaturik.

KOMUNA

  • Komuna bere horretan geratuko litzateke. Komun bakarra izango genuke, zabala, irisgarria eta erabilgarria. Helduentzako nahiz haurrentzako aldagailua (dutxa egokituduna) izango luke. Toki gehiagoren beharrik (12 metro) balego, eskaileren hasieraraino zabalagotu liteke.

BILTEGIA

  • Eraikinaren goiko aldean biltegia paratuko dugu. Eskailerapekoa ere biltegi moduan erabiliko da.

HAURTZAINDEGIA

  • Haurtzaindegiak ez du toki finkorik izango. Aitzitik, beharren araberako toki libreak erabiliko dira haurtzaindegitzat.

ESPAZIOA DISEINATZEKO IRIZPIDEAK

BARRUKOA

  • Etxeko usainak, berez, erakargarria izan behar du, sartzeko gonbita, hain justu. Jolastu gaitezen zentzumen guztiekin.
  • Argi naturala sartzea funtsezko dugu gelak paratzeko orduan. Gela denek, argi naturalaz gain, aireztatze ona izan behar dute. Argiztapen mota desberdinak egongo dira, gela bakoitzean zein jarduera egingo duten kontuan hartuta.
  • Etxean, oro har, irisgarritasun-irizpideak kontuan hartuko dira. Egitura mugikorrak arinak izango dira egokiro mugitu ahal izateko.
    Office-aretoan mahai borobila eta besaulkiak egongo dira. Zoruan, tapizen ordez, biniloa egongo da, mugikortasun-urrikoei begira.
  • Gelek marrazki bana, kolore bana eta mundu mailako edozein tokitako erreferentziazko emakume bana izango dute. Herriko emakume anonimoei ere aintzatespena egingo zaie. Gainera, gaur egungo talde eragilea osatzen duten emakumeekin horma-irudi bat egitea pentsatu dugu. Emakumeok lanean jardun dute Portugaleteko emakumeen etxea diseinatzen.
  • Ormak koloreztatzeko orduan, dibertsitate kognitiboa dutenen beharrak kontuan hartuko dira. Printzipioz, kolore argiak eta leunak lehenetsiko dira.
  • Etxean idatziko diren mezuak edota esaldiak ahalik eta hizkuntzarik gehienetan irakurriko dira, bai eta piktogramen bitartez ere.
  • Etxeak hauexek ere izango ditu: soinu-ekipamendu ona, wifi irekia etxe osoan eta fotokol bat, une gogoangarriak gordetzeko. Halaber, horma-irudi bat edo arbel bat oso erabilgarri izan daitezke, etxean sartuz doazen emakumeek beren ekarri eta mezuak utz ditzaten.
  • Ebakuazio-irteerek ondo seinaleztaturik egon beharko dute eta dibertsitate funtzional edo kognitibodunentzako gomendioekin bat etorri beharko dute, hau da, irakurketa erraza, piktogramak, ikutzeko seinaleak eta argidunak eduki beharko dituzte.
  • Etxean seinaleztapenak (aztarnak edo geziak) egongo dira. Haiei esker jakingo dugu non gauden eta nora goazen.

KANPOKO ALDEA

  • Bai etxerako eskailerak bai kanpoko aldeko beste elementu batzuk aprobetxatuko dira arte mailako esku-hartzeak egiteko. Hala, emakumeen etxerako bidea adieraziko dute.
  • Kanpoko plazak argiztapen egokia izan beharko du.
  • Kanpoko aldean altuera erdirainoko kristalak eta leihoak jarriko dituzte. Seguruak izateaz gain, argia sartzeko modukoak izango dira, kanpoko aldea ikusteko, baina barrukoa kanpotik ikusi ezinik. Fatxada koloretsua eta alaia izango da. Ilustrazioren bat izango du, gonbit gisako mezua ere duelarik.
  • Ez da baztertzen lokalaren kanpoko aldean jardueraren bat egiteko aukera planteatzea, auzokideekiko bizikidetza-arauak kontuan hartuta.

Check Also

AZAROAREN 25erako ADIERAZPENA, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNARI BURUZKOA

Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egun honetan, azaroak 25, sexu-indarkeriak adingabeen artean gero eta eragin handiagoa …

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *