María José Blanco Portugaleteko Udalaren Gizarte Zerbitzu eta Berdintasunaren zinegotziari gonbita egin diote Ciudad Realeko Berdintasunaren Kontseiluaren lineako prestakuntza-jardunaldietan parte hartzeko hala udal politikak nola Portugaleteren Berdintasunaren Batzorde Mistoaren esperientzia azal dezan.
Bai Portugaleteko Udalak bai Berdintasunaren Batzorde Mistoa osatzen dutenek hogei urte baino gehiagotan emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lana erreferente eta jardunbide onaren erakusgarri dira tokiko beste gune batzuen esparruan.
Programa eta ekintza anitz garatu ditu udal sail honek, betiere ia 20 urteko langintza honetan izan ditugun bost udal planen barruan. Jarduketa asko dugu nabarmengarri, besteak beste: hezkuntza arloko programa askotarikoak, genero-indarkeriaren kasuetan jarduteko udal protokoloa, eraso matxistei erantzuna emateko protokoloak, hiri-diagnostikoak generoaren ikuspegitik, berdintasunezko hizkuntzaren eskuliburua, urteroko berdintasun-jardunaldiak, emakumeak ahulduntzeko programak edo sentsibilizatzeko kanpainak. Egun, arlo desberdinetatik datozen 25 emakumek osatutako herritar-talde batekin dihardugu diseinatzen etorkizuneko emakumeen etxea.
Udal zinegotziaren esanetan “ ahalduntze kolektiboaren eta emakumeen arteko aliantzak ezinbesteko tresna dira berdintasunaren alde egingo badugu. Aberasgarri da oso esperientziak partekatzea”.